Avala Agradecimiento - EU

HELBURUA LORTU DUGU

Mila esker bihotzez. Duela egun batzuk, 2019ko uztail bero honetan, mailegu bat eskatu genuela jakinarazi genizuen, kide gaituen Koop57ri (Finantza Zerbitzu Etiko eta Solidarioak) hain zuzen ere. Eskatutako kopuruarentzako abala lortu behar genuen, consonnirentzako aitabitxi eta amabitxiak aurkitu behar genituen. Esan, eta sekula baino azkarrago lortu dugu, ezarritako epea baino bi aste lehenago. Mila esker.

Gertuko komunitatea

Gertuko komunitateari dei egiten diogu askotan, eta ideia oso abstraktua da; zeintzuek osatzen duten, nola dei egin diezaiokegun, benetan existitzen ote den. Bertigoa ematen zigun arren, Koop57ren eskutik abentura honetan murgiltzea consonnik duen sostengua egiaztatzeko eta eragile askorekin elkarrizketa aberasgarria garatzeko modu efikaza izan da. consonni ez gara egungo lantaldea osatzen dugunak soilik, errealitate askoz zabalagoa da: artistak, autoreak, itzultzaileak, zuzentzaileak, diseinatzaileak, liburu-dendak, beste argitaletxeak, beste arte erakunde batzuk, esatariak, senideak, lagunak, praktiketan dabiltzan ikasleak... Eta askok erantzun diguzue. Momenturen batean consonni osatu duzuen pertsona guztiak gabe eta geurekin kolaboratzen duten ohiko eta noizbehinkako konplizerik gabe, geure liburuak irakurtzen dituztenak eta egunerokoan geurekin daudenak gabe, guzti honek ez luke zentzurik izango. Bere gertuko komunitateari esker da consonni. Eta abentura berezi honetan, Koop57ri esker, geure aletxoa jarri dugu ekonomia sozialago eta solidarioago bat eraikitzeko, banketxe tradizionalez eta dirulaguntzez haratagoko finantzaketa moduetan elkarrekin inplikatuz.

Laguntzeko moduen aniztasuna

Webgunea, sare sozialak, mail pertsonalizatuak eta aurrez aurreko harremanak erabili ditugu besteak beste deialdia egiteko. Eta erantzuna izugarria izan da. Berrogeita hamarretik gora abal-emaile lortu ditugu esperotakoa baino askoz denbora laburragoan, eta uda sasoian gainera. Deialdia muga egun aurretik itxi behar izan dugu, askok abal-emaile izan nahi zenutela azpimarratzen bazeniguten ere, eta badira informatika akats batengatik kanpoan geratu direnak ere, egun batzuez online inprimakia ez baitzebilen behar bezala (baieztapen mezua jaso dutenek bakarrik burutu dute abal ematea). Izan dira consonniren amabitxi izateko beste modu batzuetan interesa erakutsi dutenak ere, eta primeran iruditzen zaigu elkarrizketak beste bide batzuk zabaltzea. Sakonki aipatu dugu prozesu honetan zehar, laguntzeko moduak oso anitzak dira. Geurekin kolaboratzea, antolatzen ditugun ekintzetara etortzea, geu jarraitzea, entzutea, irakurtzea, eztabaida elikatzea, pentsaraztea, zeuen ekiteko moduen berri ematea bertatik ikas dezagun...

Beste pausu bat

Asko dugu oraindik proiektatzeke, prestatzeke eta egiteke, eskerrak ez gaudela bakarrik. Beste pausu bat izan da hau, askoren artean beste bat. Ezarritako helburuetara gerturatzen ari gara gutxika baina bada oraindik bidea egiteke, bada zer egin eta zer ikasi asko. Dirulaguntza publikoekiko autonomoago izan nahi dugu, eta consonniren finantzaketa iturriak eta moduak gero eta gehiago dibertsifikatu nahi ditugu. Horretan lanean dihardugu, hala geure argitaratze jarduna indartzeko, lantaldearen eta geure kolaboratzaile anitzen lan baldintzak hobetzeko, bertako eta nazioarteko talentu sortzaile eta kritikoa bultzatzeko, ekintza asko burutzen jarraitzeko (tailerrak, artista erresidentziak, podcastak, radio showak...), El origen del mundo argitalpen bilduma berria indartzeko eta etorriko diren liburu guztiak zabaltzeko. Azken finean, literaturaren eta arte garaikidearen arteko elkarrizketa aberasgarri baten aldeko apustua egiten jarraitzeko, eta kultura kritikoa ekoizten eta argitaratzen jarraitzeko. 

Mila esker denagatik, hor egoteagatik!! Sarean, Colaborabora, Hedoi Etxarte, AZALA kreazio espazioa, Fernando Pérez, Arantza Lauzirika, Ainhoa Güemes, Asociación cultural La Vorágine Crítica, Alex Ramos, Lali Musoles, María Salazar, Maria Mur Dean, Caniche Editorial, Fefa Vila, María Navarro Francés, Lluis Brunet, LA OTRA S. COOP. Sonia Berger, The Influencers, Josep María Busqueta, Virginia Villaplana, Txetxu Barandiarán, La Canibal SCCL, ANTI Liburudenda, Carlos Ascunze, Ander Lezamiz, Núria Güell, Muns Brunet, Mari Fernández, Pau Brunet, Santi Eraso, Rakel Esparza, Continta Me Tienes, Dina Camorino, Olga Fernández, María Macía, Jone Pariza, Iñaki Landa, Daniel Silva, Teresa López-Pellisa, Maria Ptqk, Leire Milikua eta anonimotasunean egon nahi izan duten beste pertsona eta erakunde asko. Adore hitz batzuk eta consonniri abala emateko eman dizkiguzuen arrazoi batzuk aukeratu ditugu hemen, asko hunkitu gaituztenak (amabitxi bezala publikoki agertzeko aukera markatu zutenenak bakarrik).

Zergatik naizen consonniren amabitxi?
…Urte guztiotako lan txukunarengatik eta espero ez ditugun zorakeria ederrak egingo dituztelako

…por la pertinencia de su proyecto editorial, por la confianza en sus modos de hacer, por la luz que irradian, por su recorrido, historia, por el rigor e inteligencia con la que trabajan, por la necesidad de generar una masa crítica en relación al mundo que estamos construyendo, por su conciencia feminista radical (de raíz), porque son una fuente en el camino..

… Militantziagatik Horrelako proiektuak behar ditugulako: independienteak

…"Zaindu maite duzun hori"

…consonni me ha enseñado muchas cosas y quiero que continúe siendo inspirador para las personas

…Hay que apoyar el esfuerzo titánico de consonni como medio generador de cultura y crítica

… Confio en l'equip i el projecte.

…. Es un proyecto solvente e innovador. Y, sobre todo necesario en el contexto del Estado español para el desarrollo de prácticas culturales y pensamiento crítico. Además de ser liderado principalmente por mujeres

…Perquè crec en el projecte

…Perquè és un bon projecte i honest

…es un proyecto muy necesario, de calidad y nos encanta.

… Pienso que la mirada y la actitud de consonni hacia la vida, la sociedad y la cultura son absolutamente imprescindibles para conseguir una sociedad libre, plena, vivible.

…Creo en la necesidad cultural de los proyectos editoriales de consonni y la profesionalidad del equipo de trabajo.

….Conozco su trayectoria. He colaborado con ellas en la redefinición del proyecto editorial. Me merecen toda la confianza personal y profesional y es un proyecto estupendo

….El proyecto de consonni nos merece la mayor admiración y confianza. Colaboramos habitualmente con ellas desde años y queremos apoyar su crecimiento. En concreto el proyecto "El origen del mundo" nos interesa muchísimo.

…Por ser un proyecto colectivo de cultura crítica - Por estar en el barrio de San Francisco - Por las personas que trabajan en consonni - Por su apuesta, con este préstamos, de crecer y dar un salto adelante

…En el contexto artístico e intelectual español no nos podemos permitir que consonni desaparezca ni que sus contenidos y actividades dependan de las migajas e/o ideología del financiamiento público actual.

…Porque admiro su trabajo y me gusta mucho. Y me parece que sus proyectos merecen mi confianza. Segi aurrera:

…por su trayectoria cultural

…El interés del proyecto y la seriedad y talento del equipo. 

…La excelente labor cultural que hacen con sus publicaciones.

…Porque se trata de un proyecto editorial muy necesario